Martin Larralde (Zetalau)

2019-10-16
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Hau da Martin Larralde Larre berdeak, etxe zuri, teila gorriak, Jendarme auto bat bidean Bildots artean, pasatzen Etxe elizetan otoitzak, betiko otoitzak neguko kearen antzera leun igotzen Martin Larralde ez da sekula itzuli baina itzuli balitz (arantzak barrurantza itzuliak dituen sagarroiak lez) itzuli izan balitz zer? gaur igandea da Larre berdeak, etxe zuri, teila gorriak Jendarme auto bat bidean Bayonne 17, panopetik Jendia familia erretratuetan bezala Larritasuneraino perfumaturiko arima erakutsiz doa mezetara Inork ere ez du dena ohitura dena errua dena barkamena Oroimenaren korapiloa deslotzen Inork ez du dena ohitura dena errua dena barkamena Koblakaririk behar Martin Larralde honelako egun batez hil zen galeretan Begiak zabalik etzanda Zerua itsaso zikin bat da Zerua itsaso zikin bat dela esanez Agian zerua itsaso zikin bat dela esanez
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak