Hondarribiko herri olinpiadak (dokumentala)

2017-05-01
Andoain eta Hernanitik ekarritako ideia jarraituz, 1987an antolatu ziren lehen aldiz Hondarribiko Herri Olinpiadak. Hasiera batean, 18 taldek eman bazuten izena, azken urteetan, 44 talde eta 800 pertsonek parte hartzen zuten. Antolatzaileen esanetan, "Boom izugarria izan zen, guztiz aldatu baitzuten herriko gazteriaren (eta herria beraren) negua". Gazteek antolaturiko kirol eta kultur proba hauen ospakizunak hamar urte iraun zituen. Herri-kirol, parodia, atletismo, bertso-proba eta beste hainbat parranda gelditu ziren parte-hartzaileen bizipenetan. 2013. urtean, Hondarribiko Gazte Asanbladaren baitan, olinpiadak berreskuratzeko asmoarekin dokumental bat filmatzen hastea bururatu zitzaien hainbat gazteri. Bi helburu zituen horrek: batetik, olinpiadak nola antolatu eta funtzionatzen zuten jakitea, eta bestetik, dokumentala gazteen artean zabaltzea, zaharrak zer ziren jakin eta olinpiada berriak egiteko koadrilak motibatzea”. Hondarribiko Herri Olinpiada berriek bere bidea hartu eta 2014.ean hasi ziren berriro antolatzen... Hortik lau urtera hementxe dokumentala, garai bateko eta egungo olinpiadak batzen dituena.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak