GAZTEOK OROIMENETIK GARAIPENERA!

2017-03-06
41 urte pasa dira Martxoaren 3ko sarraskitik. 41 urte momentuko langileen borrokatzeko hautua gogor zigortu zutenetik. 41 urte justiziaren eta oroimenaren aldeko borrokan ere. Kapitalaren zapalkuntzaren kontra antolatzea eta erantzuteko erabakia ezin izan zuen odolak gelditu, eta borroka horren oroimenak gaurdaino iraun du. Gaur atzo bezala, langileon erroko arazoak berdina izaten jarraitzen du, sistema kapitalista neoliberala. Gazte langileok aukera bakarra dugu: Haien borrokaren lekukoa hartu eta gaur egun gure bizitzetan nagusi den prekarietateari aurre egitea. Gazteon omenaldirik onena garaipena izango delako, GAZTEOK OROIMENETIK GARAIPENERA! GORA MARTXOAREN 3a!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak