Jaka-Altuna III, azken tantoa

2019-10-20
Lau Eta Erdiko Txapelketako partida jokatu dute, Eibarren, Jakak eta Altuna III.ak. Norgehiagoka ikusgarria izan da, eta azkenean, amezketarra 22-19 nagusitu zaio lizartzarrari. Biek ala biek, erakustaldi bikaina eskaini dute, eta txalo zarta ikaragarri batekin eskertu dituzte zaleek. Bideo honetan, partidako azken tantoa duzue ikusgai. Altuna, partidan estreinakoz joan da sakea airez eramatera, eta ondo irten zaio.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak