Juan Antonio Urbeltz

2021-10-25
Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko. Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen: https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/juan-antonio-urbeltz-navarro/ *** Iruñean jaioa, guraso biak nafarrak zituen. Hilabete zeukanean, familia Donostiara joan zen bizitzera, Saguesera, eta Donostian bizi izan da beti. Biteri eskolan ikasi zuen, Grosen. 1958an Goizaldi dantza taldean hasi zen, eta 1965etik aurrera Argia dantza taldeko zuzendaria izan zen, Marian Arregi emaztearekin batera. Euskal dantza eta musika tradizionala berreskuratzen lan handia egin zuten biek. Folklorista eta ikertzaile ezaguna da Urbeltz.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak