Euskal Herriak behategia behar du

2017-10-19
Gaindegia irabazi asmorik gabeko erakundea da eta diru-laguntzarik gabe nekez egin ditzake egiten dituenak. Zoritxarrez, diru-laguntza bide arruntak itxita ditugu, Euskal Herria baita gure lan eremu nagusia. Proiektu honekin aurrera jarraitzeko zure babesa ere behar dugu. Euskal Herriak behategia behar du: lagundu Gaindegia. *Zure ekarpena egiteko informazioa: www.gaindegia.eus/lagundu-gaindegia "Euskal Herria ez omen da existitzen. Ez omen dago inon. Ez omen du neurririk, edukirik edo arazorik. Baina hemen gaude, eta geroa irabazi nahi dugu. Euskal etorkizunak gihar sozioekonomikoa behar du erronkei ekiteko. Bizimodu duina eta jarduera ekonomiko nahikoa. Formakuntza eta gizarte babesa. Lurralde oreka eta lankidetza. Ingurune naturala gorde, eta munduaren aurrean euskaldun azaldu. Baina, aurrera egiteko, nork bere burua ezagutu behar du. Euskal Herriak ere bai. Eta hori eskaintzen du Gaindegiak: nazio garapenerako oinarrizko lanabesak. Baina asko dago egiteko oraindik. Euskal Herriak behategia behar du: Geure burua ezagutzeko. Erronkei elkarrekin erantzuteko. Lurralde lankidetza sustatzeko. Euskal Herria aurrerabidean jartzeko. Euskal Herriak Gaindegia behar du. Gaindegia Euskal Herriko eragile sozio-ekonomikoek bultzatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da. Lagundu Gaindegia." · Bideoaren egilea: Mirokutana · Musika: Belako
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak