Bertsoak, torturatuen omenez (Zizurkil, 2020-02-16)
2020-02-16
Egiari Zor fundazioak antolatuta, Torturaren Aurkako Egunaren harira, ekitaldia egin dute, eguerdian, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Bertsoz, dantzaz, kantuz eta lore eskaintzaz omendu dituzte, behinola torturatuak izandako herritarrak. Oihana Iguaranek bertsoak abestu ditu ekitaldiari hasiera emateko, eta amaieran, guztiek batera Eusko Gudariak kantua abestu dute.