Askatasuna eskatu diote ERCko kontseilari kartzelatuek Gorenari

2017-11-28
155. artikulua onartu egiten dutela adierazi diote ERCko kontseilari kartzelatuek Gorenari, “legeak hala agintzen duelako”, betiere. Auzitegi Nazionalak ezarri zizkien kautela neurriak azter ditzan eskatu diote, espetxean segitzeko arrazoirik ez dagoela argudiatuta. Gorenaren erabakiek goitik behera baldintza lezakete hauteskunde kanpaina. Junts Per Catalunyak, aldiz, herritarrek aukeratutako kargudunen zilegitasuna aldarrikatuko du, eta “Puigdemont, el nostre presindent” aukeratu du hautagaitzaren lelo gisa.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak