EGUNERO ALKARREGAZ

2017-02-16
ABESTIA 2017ko Ibilaldiak Egunero Alkarregaz leloa aukeratu du. Elkarrekin lan egitera eta egunero ekitera dei egiten digun leloa hain zuzen ere. Eta kantua ere horrela sortua izan da. Itziarren Semeak talde mungiarrak jarri du musika eta TAKET Bertsolari taldeko kideak diren Mikel Goiriena eta Jone Larrinagak asmatu dute letra. Denak Larramendi Ikastolako ikasle ohiak. Eta Ikastolara joateko ohitura hura berreskuratu dute abesti alai honi letra jartzeko. Gorputza aktibatu eta dantzan hasteko moduko kantua da, Ibilaldiaren alaitasunaren erakusgarri izan nahi duena. EGUNERO ALKARREGAZ EGUNERO ALKARREGAZ (bis) Jarri mingainak hegaz Eskuak luzatu alkarri EGUNERO ALKARREGAZ Oilarrak dabiz kukurrukuka Herri bat esnatzen Egunero alkarregaz Bizkaiganetik egunsentia Jagole Maddalen Egunero alkarregaz Mungia da danontzako kabia! Mungiara dator ibilaldia! EGUNERO ALKARREGAZ (bis) Jarri bihotzak hegaz Pausuz pausu bultza alkarri EGUNERO ALKARREGAZ Tizak mantalak eta baloiak Batera jolasten Egunero alkarregaz Ikastolara gu dangiñoan Euskaraz amesten Egunero alkarregaz Mungia da danontzako kabia! Mungiara dator ibilaldia! EGUNERO ALKARREGAZ (bis) Jarri bihotzak hegaz Pausuz pausu bultza alkarri EGUNERO ALKARREGAZ EGUNERO ALKARREGAZ (bis) Jarri mingainak hegaz Eskuak luzatu alkarri EGUNERO ALKARREGAZ FITXA TEKNIKOA Itziarren Semeak: Ibon Altuna AHOTSA, Manex Altuna GITARRA ETA AHOTSA, Jebi Ormaza BAXUA, Alain Egiguren BATERIA ETA PERKUSIOA, Ivan Zapata SAXOA, Mizel Zamora TRONPETA, Jonh Caiman TRONBOIA. Kolaborazio berezia: Rafa Rueda GITARRA Abestia Arrasateko shot! estudioan grabatua eta nahastua izan da 2017 urtarrilan. Iñaki Bengoaren eskutik. Masterizazioa Azkarateko Mamia estudioan egin du Jonan Ordorikak. BIDEOKLIPA Bideoklipa 2017ko otsailean grabatua izan da Mungiako Larramendi Ikastolan, bertoko ikasleak ere protagonistak izan direla. Zuzendaria, Karlos Trijueke izan da (TAOM).
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
68