Amenduzeko eiherazainaren agurra XILABAri

2019-10-20
Bertso saioa egin da Amenduzeko eiheran 2019/10/11an. Eiheraren jabeak agurtu zituen denak bertsotan. Airea : Gazte niz eta lorios Alfer egonik sobera, Hasi da ene galera, Gelditzen ura, Usteltzen zura, Hilen ninzanez arrangura, Kontsolatzeko ene tristura Beti entzun dut Euskara! Flako ninzen ta zaharra, Galdua nuen indarra. Moztu belharra, Kendu naharra, So zonbat nizan ederra! Hemen nauzue mokofierra Amenduzeko Eihera! Oi koblakari mesedez, Argi zak gaua izarrez, Irin amentsez, Ta bertso onez, Nekez balinbada nekez; Ene turrusta, bai atseginez, Azkartuko duk nigarrez! J Claude Mailharin
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak