Nafarroako bertsolaritza egonkortzeko bidean - Alaitz Rekondo Ferrero

2020-07-09
Nafarroan kultur ondarearen aitortzak ematen digun babesarekin, bertsolaritza zaintzen eta zabaltzen jarraituko dugu. "Orekaren sokan urte luzez kili-kolo egon ondotik, gaur egun gure egitasmoa egonkortze eta hazkunde fase batean dagoela erran dezakegu. Genituen herri, eskualde, bertso eskola eta ikasleak izaten jarraitzen dugu, eta, zorionez, berriak ere batu zaizkigu. Modu batean edo bertzean, lehen bertsoa iristen ez zen eskualde batzuetara ailegatu gara. Gaur egun, beraz, bertsolaritza ez dago eskualde bakar batzuetara mugatua, garai batean bezala. Gure egitasmoa hazi egin da: hazi hedapen geografikoan, hazi proiektuetan, eta hazi plaza berrien lorpenean ere. Bertsoa oinarri duten ekitaldiak Nafarroan zehar eskuin-ezker, goiti-beheiti, ugariak dira, lekuak eta herriak ugariak izan diren bezalaxe.". Jarraitu irakurtzen www.bertsozale.eus atarian. [2020ko udaberria] Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kontuan hartzen ditu tokian tokiko hizkuntzak eta gizartearen egoerak eta premiak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak