GUREAN GAUR: Julen Kaltzada hil da

2017-11-13
82 urte zituela joan da euskararen historian berebiziko garrantzia izan duen militantea. Abertzalea, apaiza, antifrankista eta euskaltzalea. Busturian jaio zen 1935eko uztailaren 18an eta handik bi urtera bere aita fusilatu zuten. Zamorako espetxean preso izan zuten, Burgoseko prozesuan epaitu zuten. 1977an, amnistiarekin batera, kaleratu zuten. AEK-ko buru eta Korrikaren sortzailetako bat izan zen, zoro zoragarri horietako bat alegia. Iragan den astean, "Umezurtzaren aberria" liburua aurkeztu zuten. Datorren larunbatean, azaroak 18, hileta egingo dute Busturiko Andra Mari elizan. Hitzordua, 17:00etan. Honatx, iragan den apirilean, Korrikaren hogeigarren edizioa dela eta, Kaltzadak Hamaika Telebistari eskainitako elkarrizketaren zati bat. Euskalgintzak Korrika sortu bitarteko izandako bilakaera azalduz. Gure historiaren zati bat.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak