Hura zen Urkulu

2018-03-13
Loramendik eta Goienak elkarlanean egindako "Hura zen Urkulu" dokumentala aurkeztuko dute martxoaren 14n, Arkupen, eta 15ean, eguenean, Goiena telebistan (21:30 eta 23:30). Urtegia eraiki aurretik Goroeta auzo ingurukoen bizimoduaren berri jaso dute, hango bizilagunen testigantzetan oinarrituta. Goroeta auzoko hamar baserri eta Aozaratzako bost geratu ziren ur azpian Urkulu urtegia eraiki zenean, orain dela 40 urte inguru, baita inguru hartako soro eta zelai asko ere. Eta istorio mordoa utzi zituen isilpean. Hainbat lekuko gidari hartuta, urtegia eraiki aurreko bizimodua, jaiak, eskola kontuak eta beste hainbat pasadizo eta bizipen jaso dituzte "Hura zen Urkulu" dokumentalean, Loramendi Elkarteak eta Goienak elkarlanean jardunda. Horrelako erreportaje berezi gehiago: https://goiena.eus/telebista/erreportajeak
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak