'Ahizpatasun hariak' ('Hilos de sororidad') - XVII. Giza Eskubideen Zinemaldia

2019-04-05
Eneko Olasagastik 'Ahizpatasun hariak' ('Hilos de sororidad') dokumentala aurkeztuko du XVII. Giza Eskubideen Zinemaldian, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen duten festibalean. Filmak 'Matazak indarkeria sexistaren aurka' egitasmoaren ibilbidea jaso du. Euskal Herriko dozenaka emakume andrazkoen aurkako indarkeria ikusarazteko lazo erraldoia josten hasi ziren orain urte batzuk, eta pixkanaka, proiektua nazioartera zabaldu ahala, ehunka emakume batzea eta oihartzun nabarmena erdietsi dituzte. 2017 urte amaieran hasi ziren Sincro ekoizpen etxea eta Olasagasti haien lana grabatzen, eta emaitza apirilaren 6an estreinatuko dute Victoria Eugenia antzokian. Hortik aurrera, proiektua bezalaxe dokumentala ere zabaltzen jarraitzea da asmoa. www.zinea.eus
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak