Andreen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte Iruñean, txistuka eta oihuka

2022-07-13
www.berria.eus | Sanferminetako ohiko zuri-gorria moreak ordezkatu zuen atzo Iruñeko Gazteluko plazan (Nafarroa). Adin guztietako jendea bildu zen Iruñerriko Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzean; eguraldi beroa ez zen eragozpen izan. Arratsaldeko 17:15 aldera, hiriko hainbat lagunarte plazara joaten hasi ziren, eta festa giroa zen nagusi. 17:30ean, emakume talde bat oholtzara igo zen, 'Emakumeon kontrako indarkeriarik ez' leloa idatzia zuen kartel handi bat eskuetan zutela. Txaloka hartu zituen jendetzak. Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak