EFEMERIDEEN TXOKOA

2021-02-02
2006ko otsailaren 2an gertatu zena, gaztetxea ixteko muntai poliziala besterik ez zen izan. Egun hartan drogei buruzko hitzaldia zegoen antolatuta gaztetxean. Hitzaldia Ailaket-eko kide batek eman zuen. Oñatiko udaltzain buruak ertzainei deitu zien gazte batzuk egun batzuk lehenago desalojatua izan zen etxe bat okupatzera sartu zirela esanez. Dena gezurra. Egun horren aurretik, gaztetxea ez zen sekula desalojatua izan. Ertzaintza bertaratu (3 kotxe eta 2 furgoneta) eta gaztetxean sartu ziren erresistentzia etabar topatuko zutela pentsatuz, baina hitzaldi batekin topatu ziren. Guztira adin nagusiko 10 oñatiar eta Ailaket-eko kidea atxilotu zituzten eta adin txikikoak identifikatu. Urte bat beranduago denak aske eta kargu barik geratu ziren. ...eta gaztetxe barik, noski!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak