Ikatz kaleko bandera jaitsiera

2023-01-21
Irutxulo.hitza.eus | Alkateak Plaza Berrian egin duen moduan, Parte Zaharrekoek ere bandera jaitsi dute Ikatz kalean, 2o23ko San Sebastian egunari bukaera emateko. 01:00ak aldera egin dute bandera jaitsiera, goraino beteta zegoen Ikatz kalean, Arrano elkartearen aurrean. Denek batera abestu dute 'San Sebastian martxa', eta 2019ko abuztuan zendutako Jonpa Albisu euskaltzalea izan dute gogoan, oso pertsona maitatua baitzen auzoan. Haren kartoizko figura bat ere atera dute, tamaina errealekoa.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
109
urtea
1624