Ikurriña erakusteagatik entzierroan jasandako jazarpena salatu dute salatu dute korrikalariek

2019-07-10
Agerraldia egin du gaur goizean korrikalari talde batek atzoko entzierroan udaltzainek izandako jarrera salatzeko. Irakurritako komunikatuaren arabera, astearteko 07:30ak inguruan zibil jantzitako polizia bat ikusi zuten Santo Domingo kalean telefonoa eskuetan, norbaiten bila. Hala ere, korrikalariak ukuiluak dauden ingurura joan ziren. Abestiak amaitu eta suziria bota ostean, zezenak eta joaldunak pasatu berriak zirela baina oraindik plazara iritsi gabe, foruzainek gazteetako bat atzeman zuten, joan den larunbatean txupinazoan ikurrina ateratzearekin zerikusia zuelakoan. "Bi pertsona atxilotu zituzten —gero aske utzi zituzten—, eta beste bat jo zuten. Hori izan zen operazioaren emaitza", salatu dute korrikalariek. Taldeak argi utzi du atxiloketak egiteko unea eta moduak ez direla egokiak izan, eta hortik datorrela salaketa. "Eskatzen dugu lagun batengatik interesa agertze hutsagatik jarritako salaketa erretira dezatela, eta espero dugu erasoa jasan zuen gaztea laster sendatuko dela. Udaltzaingoak atzemandako bi gazteak aske daude, baina 600 eta 150 euro arteko isunak ordaindu beharko dituzte.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak