Ostalaritzaren errua? - Urko Egaña

2021-01-30
Ostalaritzaren errua? (Letra: Urko Egaña/ Ahotsa eta gitarra: Josu Zubia) 1.- Mugatu nahi dut gizartearen ohitura batzuetara, arazoeri konponbide bat eman beharrean gara! Ostalariei luzatzen zaie lehenbiziko begirada! Dirudienez errua beti ostalaritzarena da. 2.- Bada jendea tragaparretan denbora libre gisara diru pila bat husten duena tragaperren kutxetara. Kasu batzutan diru galerak heltzen dira etxeetara. Ludopatarik bada errua ostalaritzarena da. 3.- Alkoholak ere eragiten du hainbat nahigabe ta traba… Batzuk etxera iristen dira balantzaren nahietara, ta gero bertan nolako pena ta nolako lurrikara. Mozkorrik bada horren errua ostalaritzarena da. 4.- Zenbat desgrazi heldu ote den zenbait familietara droga zikina sartu delako zenbaitzuren zainetara. Zulo beltzetik nekez atera ahal gaitezke argitara. Drogazalerik bada errua ostalaritzarena da. 5.- Hainbat faktorek eragiren du zenbaiten neuronetara, jendea jotzen, gauzak apurtuz… doazenak non-nahitara. Ta iskanbila dihoa hoiek doazen tokietara. Borrokaldirik bada errua ostalaritzarena da. 6.- Emakumeen eskubideen kontrako jarduerara mugatu ohi da zenbaitentzako jai giro bateko gaba. Zenbat eraso basati paira ote diren orotara… Hau gertatzean errua ere ostalaritzarena da. 7.- Goizalderako zenbat zarata egon ezin eta traba bizilagun ta auzotarrentzat iratzargailu gisara! Etxe azpiko jolgorioa ta sortzen den barrikada… Gau-paserorik bada errua ostalaritzarena da. 8.- Azken urteko pandemiaren norantzen hankapetara ostalaritza lokalak ixten dabiltz hona eta hara! Diru galera beldurgarriak ta laguntza gutxi, hara! Kobida hedatzen bada errua ostalaritzarena da. 9.- Hausnar dezagun, pentsa dezagun ta arinkeriak laga! Gizartearen erru denak ez bota ostalaritzara! Beste zerbaitek bultzatzen gaitu egoera hauetara. Ostalariei egotzi arren errua guztiona da.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak