1.- 2018.urteko AURREKONTUEI EKARPENAK EGITEKO AZKEN EGUNAK
Gogoratu, Lekeition erroldatuta bazaude eta adin nagusikoa bazara, abenduaren 11ra arte egin ditzakezula zure ekarpenak Udalak 2018rako aurkeztutako Aurrekontu proposamenari. Hurbildu zaitez Udaleko edozein bulegotara, edota idatzi partehartzea@lekeitio.eus helbiderawhatsapp bidez 656 702 508 zenbakira. Aurrekontuak osotasunean www.lekeitio.eus web orrialdean aurkituko dituzu.
Ondorengoak dira, besteak beste, datorren urterako, Lekeitioko Udaletik proposatzen diren inbertsioak:
INBERTSIOAK
• Santa Katalina Pasealekua III. Fasea ……………….………….…………….. 100.000,00€
• Kirol Instalakuntzak ( skatepark, futbol zelaia ikerketa barne)..……………..147.000,00€
• Eskola Publikoak konpoketak( segurtasun neurriak )…….…………………… 60.000,00€
• Arropain losa………………………………………………...………………………66.585,00€
• Mendieta Ontziola……………………………………………………………..……45.000,00 €
• Abaroa Jauregia………………………………..…………..…………………..…..50.000,00 €
• Elizatea – Gasolindegiaren II. fasea…………………….………………..……. 100.000,00 €
· Musika Eskola I. Fasea………………………………………………………. 50.000,00 €
• Herriko argiteria aldatu II. fasea………………………………………..….……... 30.000,00 €
· Ikusgarri Aretoan hobekuntzak……………………………………………….. 25.000,00€
· HAPO…………………………………………………..…….……………….. 100.000,00€
· San Andres auzoa barrizteko obrak hasiko dira. Zenbatekoa zehaztu gabe
2.- Lohien kontenedoreak aldatuko dira.
Lekeitioko Udalak Lea-Artibai amankomunazgoarekin batera herriko kontenedoreak berriztuzko ditu. Paper eta kartoia kontenedorea, errefusa kontenedore berriak jarriko ditu. Bestalde, Material organikoentzako 30 edukiontzi marroi jarri dira iada herriko gune ezberdinetan, ingurumen hezitzaileak ere pasa den astetik etxez etxe dabiltza materiala banatzen eta abenduaren bukaeran karpa informatzaileak ere jarriko dira herrian.
Jarriko den sistema honek, bai begetala zein animal hondakin organiko guztia batuko du eta nahiz eta boluntarioa izan, jendearen laguntza eta inplikazioa eskatzen du Udalak. Hasieran sistema berri honek zalantzak ekarriko ditu, bere sasoian kartoi/papera, ontzi arinak, beira, olioak , etab.. ekarri zituen moduan, baina azken hauek egun herritarrek barneratuta dauzkate.
3.-ZORIONAK!! DENON ARTEAN HELBURUA LORTU DA!!
Aurten, Lekeitioko Udalaren helburuetako bat hondartzako dutxetako ur-kontsumoa %5ean jaistea izan da. Hainbat kanal erabili zituen: seinaleak, pegatinak, bideoak, publizitatea etab...
Berriki, Bizkaiko Foru Aldundiak Lekeitioko Isuntza hondartzako datuak eman ditu eta hauen arabera, 2017ko ekainaren 1etik irailaren 30era arte 85.542 erabiltzaile izan ditu hondartzak eta erabiltzaileko ur kontsumoa %31,86an jeitsi da. Beraz denon kontzientziazio eta inplikazioarekin helburua soberan lortu da!! Zorionak!!
4.- “Volar” pelikula zinean abenduaren 13an.
Udaleko Emakumea eta Berdintasun batzordearen eskutik, EMAKUNDEk ekoiztutako Volar pelikula zineman emango da abenduaren 13an. Goizez ikastetxeei zuzenduta egongo da eta 18:00etan herritar orori. Dokumentalean parte hartu duten emakume bi ere etorriko dira arratsaldean.
"Volar" , Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu.
Eguraldia.
Gaur egunak aurrera egin ahala hodeiak ugarituz joan dira. Datozen egunetan eguraldi aldakorra espero dugu.
Barikuan euria egingo du batez ere goizean botako du euri gehien, egunak aurrera egin ahala prezipitazioa noizbehinkakoagoa izango da.
Larunbat goizerako ez du euri askorik egingo eta arratsalderako atertzea espero da.
Igandean aldiz, arratsaldetik aurrera zaparrada mardulak espero ditugu eta trumoitsuak izan daitezke. Itsasoa ere asko zakartuko da 3m-rainoko olatuekin
Astelehenean zaparradekin jarraituko dugu noiz behinka trumoitzuak izan daitezke batez ere eguneko lehen partean. Itsasoan 4-5 metro inguruko olatuak izango ditugu.
Asteartean prezipitazioak gero eta tartekatuagoak izango dira eta arratsalderako baliteke euririk ez egitea. Itsasoaren egoera ere onera egingo du nabarmenki.
ENE KANTAK TALDEAK 2. EMANALDI BAT EMANGO DU 19ETAN IKUSGARRI ARETOAN.
ENE KANTAK TALDEAREN ASTONAUTA IKUSKIZUNERAKO SARRERAK 24 ORDUTAN AGORTU ZIREN. JENDE ASKO SARRERA GABE GERATU DELA IKUSIRIK, 2. EMANALDI BAT ANTOLATU DUTE ZINEMAZALEEK EGUN BEREAN, ARRATSALDEKO 19:00ETAN IZANGO DA. SARRERAK SALGAI TRAOLA ESTUDIOAN ETA KULTUR ETXEAN OSTEGUNA ABENDUAREN 7-TIK AURRERA.