Meatzaldeko Berbalagunen 10. urteurrena

2017-12-01
Orain hamar urte hasiera eman genion Berbalagun egitasmoari Meatzaldean. Urte hauetan zehar Abantoko, Muskizko, Ortuellako zein Trapagarango kaleetan euskararen praktika bultzatzen ibili gara. Bideo honen bitartez ibilbide hau omendu nahi dugu, baina horretaz gain, parte hartzera animatu nahi zaituztegu, izan ere, gure herria euskalduntzen jarraitzen dugu eta behin batek esan zuen bezala: Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik. Hortaz, irten kalera, praktikatu eta bizi!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak