Zazpi bala (Guda dantza feat Lide Hernando)

2022-10-30
Guda Dantza euskal musika taldearen laugarren lanaren aurrerapen abestia. Musika eta hitzak: Guda Dantza Produkzioa: Urtzi Iza Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Eten Espazio Sonoro (Baga-Biga, 2022) Spotify: https://open.spotify.com/track/01wGbg... Instagram: https://www.instagram.com/gudadantza/​ Twitter: https://twitter.com/gudadantzaband Facebook: https://www.facebook.com/gudadantza/ Itzaletan ikusten gara gehiegi, baina gaur ez dakit zer egin. Mugitzen zaren inguru usteletatik deseroso sentitzen naiz ni. Ezin dizut idatzi, oraindik ez dut erantzun, ta zuk guztia argi duzu. Autoa ta pistola lortu dituzu. Aukera ezin dugu galdu. Mila baldintzen menpe bizi zara zu, zure beldurren esklabu. Polizia atzetik badatorkigu, arren atzera ez aditu. Ez gara Bonny ta Clyde, baina izango gara gai. Patuak batu gaitu. Erre daigun erregai esan zenidan noizbait ta orain ez zaitut entzun. TA NOLA ESAN EGIN DEZAKEGU HIRIA LOKARTZEN DENEAN ZER ESAN, EGIN DEZAKEGU, ZAZPI BALA DITUT KOLKOAN. Nigandik ihesean nabilela, aurkitzen zaitut bidean. Bide okerrean, bekatutik hiru minutura. Hor zara gaua estutzen denean. Ez gara Bonny ta Clyde, baina izango gara gai. Patuak batu gaitu. Behingoz onartuko dute garena, kometa bat, argi izpi bat itsuen artean gara. Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
76
urtea
1032