San Sebastian eguneko hasiera Konstituzio plazan

2021-01-20
Irutxulo.hitza.eus | Duela urtebete ezinezkoa zirudien San Sebastian egunean Konstituzio plaza, festaren erdigunea, 24 orduz jendez beteta egoten den gunea, San Sebastian bezperan hutsik egongo zela, baina hala izan da; hainbat kazetariz eta udaltzainez gain, plaza huts-hutsik egon da. Hala ere, 2021. urteko San Sebastian egunean ere danbor eta barril hotsak entzun dira plazako lau aldeetan, bizilagunek gogoz atera baitira balkoietara.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak