'Zaldibarko hondamendiaren arrakaletan barrena' dokumental laburraren aurrerapena

2021-02-02
www.berria.eus | Larunbatean beteko da urtebete Zaldibarko zabortegia (Bizkaia) jausi, eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran azpian harrapatu zituenetik. Urteurrena gogoratzeko, BERRIAk Zaldibarko hondamendiaren arrakaletan barrena dokumental laburra ekoitzi du. Lan horretan, 2020ko otsailaren 6tik 16rako egunak nolakoak izan ziren gogoratu dute hiru protagonista hauek: Nahia Sololuze, Alberto Sololuze hildako langilearen alaba; Oskar Morales, Eitzaga auzoko bizilaguna; eta IƱaki Petxarroman, BERRIAko kazetaria. Gertatutakoaren berri nola izan zuten kontatuko dute, baita eurentzat hurrengo hamar egunak nolakoak izan ziren ere. Honako hau dokumental laburraren aurrerapen bat da. Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb Izan zaitez BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak