San Sebastian martxa, Hiritar Merezimenduaren Dominen ekitaldian

2023-01-19
Irutxulo.hitza.eus | Azken bi urteetan ezin izan da Hiritar Merezimenduaren Dominak banatzeko ekitaldia egin, eta gaur berreskuratu dute berriz. Aurten 53 hautagaitza aurkeztu dira, eta bost izan dira saritu dituztenak, ohi bezala: Agifes elkartea, Easo abesbatza, Gurutz Linazasoro neurologoa, Lola Horcajo historialaria eta Maite Sabadell enpresaria. Ekitaldiaren bukaeran San Sebastian martxa abestu dute osoko bilkuran elkartu direnek Easo abesbatzarekin.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak