SUGE GORRIAREN ITZAL LUZEA // MARMOKA

2020-02-05
Bazen behin Hondarbiko Jaizubia auzoan… Padura, xenda, urmael, zubitxo eta bidezidorrak, zonalde naturalean hegaztien pausalekua, arrain eta dordoken kabiya eta aldi berean narraztien bizitokia. Aroia gora, aroia behera, mareen joan etorrietan kanaberak agerian dira, aisialdi eta natur gune bare honetan, kresala eta erreken urgezaren hotsen artetik familia franko inguruaz gozatzen dute. Bapatekotasunetik, arriskua, izua, beldurra, ikara, alarma, albiste harrigarri pentsaezina!! Sugegorri afrikarraren argazkia bolo-bolo, birala, sarean, mugikorretatik hedabide guztietara heldu da. Berri latzgarriak munduari bira eman dio. Gabon lurraldeko sugegorria Jaizubiko paduran ageri da, gizakiaren mehatxu zuzena! Jo turuta, jo bozina, ejerzitoa mugiarazi, bunkerretan sartu,eremua hesitu, koarentena, paduran pandemia, kontuz, isolatu, ez sartu, sahiestu, emergentzia suge madarikatua harrapatu eta akatu arte! Suhiltzaile, ikertzaile, AZTIko zientifiko, Ertzain, Udaltzain eta artaburu guztiak bertaratu dira, ezer txarrik, ezbeharrik gerta ez dakiguken, kodigo gorria, non da suge gorria!? Alkateren, ziraunaren prentsaurrekoa: -"Lasai, atzemango dugu sugia eta bere sendi guzia, horretako eta gehiagorako prest gaude eta." Isun administratiboa eta hilabete batzuetarako espetxe zigorra emakume bati, fake new hau zabaltzeagatik. HITZAK Jaizubiko paduran, omen da agertu afrikako suge gorria, pozointsua eta hilgarria argazki batekin izutu ditu, lekuko guztiak emakume baten txantxa, hedatu da izurria bezala Eremua hesituak , guztiak haren bila inguruko mendiak, sutan dauden bitartean sinesgarritasun eza, ondo aztertu gabe nola arraio iritsi ote da, narrazti hau hona?!?! Suge gorriaren itzal luzea hozka egin ezkero egon zaitez lasai bihotz taupadak azkartzerakuan pozoina zainetan zabaltzen doa Uuuuyyeee! Gauza arrarotarako, Hondarbi eta New York Jaizkibelko gune hezeetan, xiraunak daude eguzkitan! xiraunak daude eguzkitan, ahoa zabaltzen!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak