Eta zuk, nola oroitzen duzu ETAren jardun armatuaren amaiera?

2021-10-20
www.berria.eus | BERRIAk iritzi eta testigantza bilketa bat egin du ETAk bere jardun armatuaren amaieraren berri eman zuenetik hamar urte igaro diren honetan. Oraindik egiteko dauden urratsen artean egiaren aitortza osoa, iraganaren analisi sakonagoa eta presoen aferari aterabidea ematea nabarmendu dituzte inkestatuek, nork bere ikuspegitik. Non zeunden? Nola jaso zenuen? Zer egin zenuen? Galdera horiek bildu ditu BERRIAk bideo honetan, eta irakurleei gonbidatu die #2011u20bizipenak traola erabiliz haien bizipena pertekatzera. Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak