GURE MARRAK, munduko kontakizunen ilustrazio tailerra

2022-01-13
Gure Mintzak proiektua jarri genuen martxan Dinamoan 2020an: “Gure inguruan hitz egiten diren hizkuntzen aniztasuna eta jatorri ezberdinetako herritarren aberastasun kulturala saretzeko egitasmoa”. 12 lagun grabatu genituen orduan, eta bakoitzari bere kulturatik zerbait aukeratzeko eskatu genion. Iaz, lagun horiek ekarritako kontakizunak ilustratzeko tailerra antolatu genuen, tailerra bukatzean kontakizun ilustratu horiek argitara emateko asmoarekin (adi egon, laster argitaratuko dugu-eta). Aurretik, hemen duzue tailerra laburbiltzen duen bideoa.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak