Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko zubiak - Euskara eta Feminismoa

2020-11-27
Euskara eta Feminismoa: "Hizkuntza, generoa eta beste menderakuntza batzuk" mahai-ingurua. Solaskideak: Mari Luz Esteban Galarza Elurre Iriarte Báñez Saioa Iraola Urkiola Aurkezlea: Onintza Irureta Azkune * * * * * Hizkuntzaren eta generoaren arteko gurutzaketaz hausnartzeko, lau mahai-inguru antolatu dituzte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak, Emakundek, eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak elkarlanean. Azaroko astearteetan izango dira guztiak goizeko 10:00etan eta online. Gaur goizean Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon, egindako prentsaurrekoan aurkeztu dituzte jardunaldiak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari Izaskun Landaidak. Asko dira euskararen eta feminismoaren jiran azken urteotan egin diren gogoeta, ekarpen zein esperientzia interesgarriak, bereziki nabarmentzekoak dira euskalgintzatik zein mugimendu feministatik sortutakoak; esaterako, ate joka dugun Euskaraldia bezalako esperientziak, edota gurutzaketa honen baitan Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen haritik sortu diren eztabaidak. Horiek guztiak mahai gainean jarri, eta partekatzea da jardunaldi honen asmoa. Topagune bat ere izan nahi du hitzorduak, horrela, norbanako eta eragile desberdinak harremanetan jarri, eta elkarrekin bidea egiten jarraitzeko. 2019an sortutako Euskara eta Generoa batzordea izan da jardunaldiaren zertzelada nagusiak definitu dituena. Horri esker, euskaran zein feminismoan aditu eta aritu diren parte-hartzaileen eskutik gurutzaketa horren inguruko ideia eta ekarpen interesgarriak jaso ahal izango dira azaroko lau astearteetan. Mahai-inguru bakoitza goizeko 10:00etan izango da, ordu eta erdi iraungo du, eta ondoren gogoetarekin jarraitzeko aukera eskainiko da (hori ere online). * * * * * Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez. Erakundeak bi jardute arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere. http://www.emakunde.euskadi.eus http://emakunde.blog.euskadi.eus/ * * * * * Honako hauek dira Emakunderen jardute arlo nagusiak: Alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatzeko, enpresetan berdintasuna egon dadin lortzeko, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatzeko ere. - Berdintasuna politika publikoetan. - Berdintasuna enpresa eta erakundeetan. - Ahalduntzea eta parte hartzea. - Berdintasuna komunikabideetan. - Emakumeen kontrako indarkeria. - Sentsibilizazioa, kanpainak eta programak. * * * * * Emakunderen egitasmoak: - Berdintasunerako gunea: Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da. - Gizonduz: Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du: http://www.berdingune.euskadi.eus/arloak/-/informazioa/berdintasuna-berdintasunaren-aldeko-gizonak/ - Nahiko: Nahiko Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentzia-ezarako Hezkidetza Programa da. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da: http://www.emakunde.euskadi.eus/nahikoeu/-/informazioa/nahiko/ - Beldur Barik: Helburua da gazteria indarkeria matxistaren aurka inplikatzea, eta errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak eta jokabideak sustatzea: http://beldurbarik.org/eu/ - Begira: Eduki mediatikoek emakumea ez gaizki tratatzea, ez umiltzea edo mendekotzat ez aurkeztea, eta, era berean, emakumeez eta gizonez ematen den irudia bat etortzea lortu nahi dugun errealitate sozialarekin da Begira Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen helburu nagusia.: http://www.emakunde.euskadi.eus/proiektu/-/publitzitatea-komunikazioa/
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak