ARABAR GAZTE EUSKALTZALEON II. TOPAKETAK!

2017-11-11
AZAROAREN 18AN GASTEIZEN! ZERBAIT ARI DA BEROTZEN ARABAN... Euskararen alde lanean gabiltzan gazte arabarrak Gasteizen bilduko gara azaroaren 18an, kuadrila bakoitzeko errealitatea erdigunera ekarriz, borroka sare indartsu bat sortuz! Egun osoko egitaraua izango dugu: 9:30etan Oihanederren bilduko gara. Goizean zehar errealitate bakoitza ezagutu, erronkak zein lorpenak elkarbanatu eta borroka sarea indartzen jardungo gara. Ekimen desberdinen aurkezpena egingo da eta etorkizuneko topaketei itxura ematen hasiko gara. 14:00 Argazki masiboa gaztetxe parean. Indar erakustaldia egingo dugu; beraz, arabarra, gaztea eta euskaltzalea bazara, bertaratu zaitez zure aldarriarekin batera! 15:00 Bazkari herrikoia judimendi auzoko Sumendi espazio okupatuan. Aurretik izena eman behar da kartelean agertzen den zenbakian. Aukera beganoa egongo da. 17:00 Ane Gebara ipuin kontalaria izango dugu gurean, Sumendin bertan. 18:00 Erein taldearen kontzertuaz gozatuko dugu Sumendin. Egun osoan zehar sorpresa desberdinak egongo dira, ezin zara parte hartu gabe geratu! ZERBAIT ARI DA BEROTZEN ARABAN... IZAN ZAITEZ SU! Jarraitu gaitzazu facebooken: https://www.facebook.com/Arabarra-Gaztea-ETA-Euskaltzalea-1834339253501281/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak