PODCAST #33 (teaserra) | Frantziakoa ez da arrazakeriaren kontrako borrokaren "amerikartzea"

2020-07-08
Frantziako poliziaren arrazakeriaren gaia aktualitatean kokatzea lortu du Egia eta Justizia Adamarentzat izeneko komiteak. Poliziak Adama Traore hil zuen 2016ko uztailak 19 hartaz geroztik, etengabean, hiriz hiri, auzoz auzo, pertsonaz pertsona egindako jakinarazte lan alimalearen emaitza da gaur egun Frantziako kaleetan iragaiten ari dena. Borroka antiarrazistaren “amerikartzea” dela erratea, arazoaren parean itsu izaten segitzea da. Frantziako Estatuan hemeretzi lagun hil eta beste 117 larriki kolpatu zituen poliziak iaz. Eta hiri inguruetakoek eguneroko ogi dituzte polizia gehiegikeriak eta arrazakeriak. Guzti honetaz aritu gara Jenofa Berhokoirigoin kazetariarekin. http://www.argia.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak