Aukera berriak ( En Tol Sarmiento) ahotsbakoa

2020-06-02
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/cnlbx6-yGFM Musika eta letra: Iñigo Etxezarreta (E.T.S.) Ekoizpena eta konponketak: Pello Reparaz (DeepSoda) Grabaketa eta nahasketa: Paxkal Etxepare (DeepSoda) Masterizazioa: Simon Capony (DeepSoda) Arte zuzendaritza: Joseba Razquin (DeepSoda) Ekoizpen exekutiboa: Baga-Biga Aurrera eta atzera, ikusi pausu berdinak errepide zuzen honetan, marraztutako bidetik isiltasuna haizearen norabidean. Puntu bati begira galtzen dugu ingurua eta bertan dauden koloreak. Baina bidegurutzeak dira aukera berriak, dira aukera berriak, aukera berriak. Ahaztutako ateak azaltzen hasten dira euren bila goazenean. Ausardiaren hegoak astinduz hegan, haizeak laztantzen nau orain. Aldetara begira sentituz ingurua eta bertan dauden koloreak. Nire bidegurutzeak dira aukera berriak, dira aukera berriak, aukera berriak. Margotuko ditugu kolore berriak, orri zuri batetik ipuin ederrenak. Irekiko ditugu batera ateak, oihartzunak ekarri ditzala erantzunak… eta aukera berriak.http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak