GASTEIZKO KALEETAN FRANKISTARIK EZ!

2017-02-03
Ohar honen bitartez, Gasteizko zenbait kaleren izenak aldatzeko deiari uko egin eta Frankismoaren babesle izandakoak goraipatzen jarraitzearen alde egin duen horretan, Gorka Urtaran alkatea interpelatu nahi dugu zuzenean, eta aldi berean, gaiaren inguruan herriaren aldebakarreko erabakitzeko eskubidea aldarrikatu. Frankismoaren babesik ez dugu onartuko, ez Gasteizen, ez inon. Horregatik, Urtaranek gaiarekiko hartutako jarrera ikusita, gure hiriaz lotsatzea lortu duten kaleen izena kentzea erabaki dugu. Hark ez baditu kaleen izenak aldatzen, Herriak berak aldatuko ditu: Argi daukagu Frankismoaren arrasto minimoena ere behin betiko suntsitzea ezinbestekoa dela. Horregatik, Obispo Ballester edo Pedro Orbea bezalako frankistak, beste batzuen artean, gogoratzen dituzten kaleen letreroak kendu ditugu. Gasteizek bat egin zuen Maroto bezalako alkate faxista bat botatzeko, baina halako erabakien bitartez argi ikus daiteke aurpegi aldaketa besterik ez zela izan: Española Ikurrinagatik, baina elite berdinen menpeko. Honenbestez, diktaduraren aldeko keinurik duen edozeinek aurrez aurre izango gaituela argi utzi nahi dugu, erdibideko jarrerarik onartuko ez delarik: ez da justifikaziorik egongo frankismoaren alde egin dutenak gogoratzen jarraitzeko. Gorka Urtaranek kaleen izen frankistak aldatzeko inolako intentziorik ez daukala esateak polemika sortu zuen Gasteizen. Gerora, aste honetan zehar talde jeltzaleak bere aurpegia garbitzera behartua ikusi du bere burua, baina ez du kaleen izenak aldatzeko erabakirik hartu edota aurrera-pausurik eman. Ez zaituztegu itxarongo, herriak urte luzez darama bere memoria idazten eta eraikitzen, inposizioen aurrean bere horretan mantenduko gara. Beste behin ere, PNV-k argi erakutsi du zeinen aldean kokatzen den eta “polemika” ekidin nahian kapaz da bere memoria bera ere zapaltzeko. Jakin badakigu ez daukazuela gaitasunik Gasteizko botere mediatikoei aurre egiteko, baina prest ote zaudete gure hiria lotsarazten jarraitzeko eta berriro izen horiekin gure kaleak zikintzeko? Euskal Herrian, 2017ko Urrian Ernai Gasteiz
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak