Erasoz Erantzun - Matxinadaren oihua (ANkerkeriariSTOP!)

2021-01-17
Abestia 2019.urtean grabatu genuen Sustraiak estudioetan, gure lagun den Galderren atxiloketa salatzeko. Orain 2021.urteko urtarrilean, Aitor eta Galderrek bizitzen ari diren ANkerkeriaren aurrean plazaratzea erabaki dugu. Haien absoluzioa ez den beste epairik onartuko ez dugulako! Kompromezua, erantzunkizuna eta borrokarako grina; Hau da zuen eta gure musikaren aldarria. Ahotsik ez dutenen garraxia, zuen ekarpenarekin batera, hemen doa gurea: maitasunez eta elkartasunez beteriko gure ekarpen xumea. JTK bikote zuekin gaude! Aitor eta Galder Aske! MAITE ZAITUZTEGU! Eskerrik asko abestian parte hartu duzuen lagun, senide eta gertukoei.  Erasoz Erantzun 2021 -Azken arnasetik berpizkundera- Abestiaren letra: Trumoi hotsak heltzen dira Kantauri itsasora Ultraeskuinaren gorakada Faxismo xenofobia Alderdi tradizional Ustelen eskutik dator XXI. mendeko diktadura Burdin hesitik gernikara Matxinadaren oihua Kareta desberdinak baina Etsai berdina Muntai polizial jazarpena Txakurren miaketak Gazteen aurkako erasoak Legez kampoko bahiketak Amurrio berriz jopuntuan Galderten atxiloketa Negar amorru gorrotoa Maite zaitugu laguna EUSKAL HERRIA...EUSKAL HERRIA!! AURRERA!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak