Onkologikoko manifestazioa

2021-10-02
Irutxulo.hitza.eus | Donostiako Onkologikoko langile, paziente, euren senide eta, orokorrean herritar ugari kalera atera dira larunbat eguerdian Donostian, Onkologikoa bizirik nahi dutela aldarrikatzeko. Txaranga doinuen erritmora eta giro onean, ehunka lagun bildu dira Anoeta inguruan, eta Madril hiribidetik abiatu dira Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ordezkaritzara. Han txalaparta jotzaile batzuk zituzten zain, eta irakurketa baten ondoren, bukatutzat eman dute mobilizazioa, "Onkologikoa bizirik" oihukatuz.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak