Dastatu

2018-04-18
Txakur Gorria sormen taldeak, Amaia Cabero Saizar eta Peru Galbete Labianorekin elkarlanean egindako proiektua. txakurgorria.eus DASTATU Tatuatuko nizuke sua ilean izotzezko izeberg handi bat orkatilean. Gereziak klitorian mihian taupadak bizkarreko orno bakoitzean hotzikara bat. Zure azala neurtuko nuke zimurka titi burutan tatuatzeko bi atximurka. Tximeletak sudur puntan kilimak saman masail hezurretan zalantza bat: nork nor daraman. Arraintxo bat sabeleko izerdi tantan izterrean otso bat uluka ta lau hankatan. Azazkaletan marraztu haur bat jolasten zeuk hautatzeko noiz moztu eta noiz utzi hazten. Bekokian bi dezima inprobisatu sukar guztiak ezin baitira teorizatu. Zirriborratu nahi dut zurekin tatuatuko nizukeena mihi puntarekin. (bis)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak