Arantza Campos Rubio (2018ko Emakunde Saria)

2018-12-18
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun masterraren zuzendari Arantza Campos Rubioren hitzaldia 2018ko Berdintasunerako Emakunde Sariaren prentsaurrekoan. - Arantza Campos Rubioren profila euskarazko Wikipedian: https://eu.wikipedia.org/wiki/Arantza_Campos - Arantza Campos Rubioren profila gaztelerazko Wikipedian: https://es.wikipedia.org/wiki/Arantza_Campos_Rubio Prentsaurreko osoa: https://youtu.be/LDzl3nYV_n0 Bideoa: Irekia (Eusko Jaurlaritza): https://goo.gl/zAE2yG CC-BY-3.0 ES lizentziapean zabaldua: https://goo.gl/ZLv1LZ * * * * * 2018ko Berdintasunerako Emakunde saria UPV-EHU-ko Berdintasuneko eta Deustuko emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko masterrei (Emakunde Aldizkaria, 2018ko abenduak 13) - Berdintasunerako Emakunde Saria, azken edizioan, honako hauek eskuratu dute: UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasunaren Eragileak Masterrak eta Deustuko Unibertsitateko Emakumeen Kontrako Indarkerian Esku hartzeko Masterrak, 2001ean eta 2003an sortutakoak, hurrenez hurren. Epaimahaiak nabarmendu du gaur egun berdintasun-politiketan lan egiten dutenek, master horien bidez, beren lana goi-mailako prestakuntzarekin bete dezaketela eta beren jardueran beharrezko genero-ikuspegia sar dezaketela. Bi master horietako arduradunek saria Lehendakariaren eskutik jasoko dute, apirilaren erdialdean. - Berdintasuneko eta emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko politiken eremuan goi-prestakuntzako profesionalizazioari egiten dioten ekarpena azpimarratu du epaimahaiak. - Bi masterrek Euskaditik kanpora eta Euskadin bertan berdintasun-politiken arloan gizarte-erreferente bilakatu direla nabarmendu du baita ere. Artikulu osoa: https://goo.gl/LKwTFY * * * * * Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez. Argibide gehiago: http://www.emakunde.euskadi.eus eta http://emakunde.blog.euskadi.eus/ * * * * * Honako hauek dira Emakunderen jardute arlo nagusiak: Alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatzeko, enpresetan berdintasuna egon dadin lortzeko, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatzeko ere. - Berdintasuna politika publikoetan. - Berdintasuna enpresa eta erakundeetan. - Ahalduntzea eta parte hartzea. - Berdintasuna komunikabideetan. - Emakumeen kontrako indarkeria. - Sentsibilizazioa, kanpainak eta programak. * * * * * Emakunderen egitasmoak: - Berdintasunerako gunea: Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da. - Gizonduz: Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du: http://www.berdingune.euskadi.eus/arloak/-/informazioa/berdintasuna-berdintasunaren-aldeko-gizonak/ - Nahiko: Nahiko Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentzia-ezarako Hezkidetza Programa da. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da: http://www.emakunde.euskadi.eus/nahikoeu/-/informazioa/nahiko/ - Beldur Barik: Helburua da gazteria indarkeria matxistaren aurka inplikatzea, eta errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak eta jokabideak sustatzea: http://beldurbarik.org/eu/ - Begira: Eduki mediatikoek emakumea ez gaizki tratatzea, ez umiltzea edo mendekotzat ez aurkeztea, eta, era berean, emakumeez eta gizonez ematen den irudia bat etortzea lortu nahi dugun errealitate sozialarekin da BEGIRA Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen helburu nagusia.: http://www.emakunde.euskadi.eus/proiektu/-/publitzitatea-komunikazioa/ * * * * * Emakunde, Basque Institute for Women: http://www.emakunde.euskadi.eus/ingles/-/informacion/ingles-documents/ * * * * * Jarrai gaitzazu sare sozialetan: - Facebook: https://www.facebook.com/Emakunde - Instagram: https://www.instagram.com/emakundejgv - Twitter: https://twitter.com/emakundejgv Zure zain gaude!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak