LUHI5

2021-01-22
LUHI4 jardunaldietan arnasguneen prebentzioaren ikuspegia gainditu eta lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatu genituen. Oinarri horietan sakontzera eta horiek garatu zein zehaztera datorkigu LUHI5 jardunaldia. Nazioarteko esperientzien berri izateko, garapen sozio-ekonomiko endogenorako ereduak ezagutzeko, arkitektoen betaurrekoak janzteko eta arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politiken ereduan sakontzeko saioa izango da oraingoa. Izan ere, Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien aurreko edizioek zerbait agerian jarri badute, hori izan da, hizkuntza-politika egin egiten dela politika publiko guztietan, eta politika publiko guztiek badutela eraginik euskararen normalizazio prozesuan; kasu askotan, eragin kaltegarriak, gainera. Eragin hori bereziki nabaria da arnasgune euskaldunetan (euskararen lurgune geografikoak), euskaraz normaltasunez eta naturaltasunez bizi diren herriak eta auzoak izanik, politika publikoak ezartzen baitira horietan, kontuan izan gabe euskararen erabileran duten inpaktua eta, oro har, ezta hizkuntza kudeaketa ere. Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien edizio berri hau, beraz, aurreko jardunaldietan ikasitakoa osatzera eta zehaztera dator, eginiko ibilbidean pausu bat gehiago ematera, hain zuzen. Horrek ez du eskatzen, inondik inora ere, aurreko jardunaldietan landutakoa ezagutzea, jardunaldi honetan landuko direnak ulertu ahal izateko. Ikusi egitaraua: http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/1519/Lurraldea%2Beta%2BHizkuntza.%2BArnasguneen%2Bgarapen%2Bjasangarrirantz.%2BV.%2BJardunaldiak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak