Zigorren herria (Vendetta) ahotsbakoa

2020-06-26
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/A0WFyRhYun8 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Vendetta musika taldeak, Ines Osinaga (Gose), Zuriñe Hidalgo (Hesian) eta Xabi Solano (Esne Beltza) kantariak lagun, 197/2006 doktrinaren kontrako kantu bat grabatu du, "Zigorren herria" izenburupean. Zuzenean aurkeztuko dute datorren irailaren 14an, Herrira-k Herritarron Epaia plazaratzeko antolatu duen ekitaldian. Kantuak John Lennon abeslariaren "Give peace a chance" du oinarri musikan, birmoldaketa Pello Reparaz-ek sortu du eta hitzak Jon Garmendia "Txuria" euskal iheslari politikoak idatzi ditu. Iparralden grabatu dute, Paxkal Etxepareren estudioetan, eta Pariseko Source Mastering estudioetan masterizatu. Abestiak irailaren 14ko ekitaldiari amaiera emango dio, hainbat musikarik eta sektore desberdinetako kidek kantatuta, dagoeneko Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango direla adierazi baitute. Ikusleek ere parte hartzea pentsatuta dago, eta irudi horiekin bideoklip bat grabatzea, Europara Herritarron Epaiarekin batera bidaltzeko. Horretarako, Herrira-k kantua eta hitzak jasotzen dituen bideo hau zabaldu du, eta gonbita luzatzen die herritar guztiei Anaitasuna kiroldegira joateko eta abestia ensaiatzen denbora tartetxo bat emateko. Helburua 2.000 laguneko abesbatza lortzea da, errepika hau batera kantatzeko: "All we are saying is give peace a chance". Zigorren herria All we are saying is give peace a chance Gure aberria Zigorren herria Euskaldunok ez dugu maitatzea libre Askatasuna ez da gure eskubide Besteen legea Besteen boterea Zigorraren gainean zigorra jartzeko Askatasun haizea kartzelaratzeko All we are saying is give peace a chance All we are saying is give peace a chance Kateak ez dira Josiko herrira Ametsak bizirik dirauen artean Egi bihur ditzagun Guztion artean Herri bat bidean Manera librean Ez gara inori begira izango Guk ez dugulako nahi Itxaron gehiago All we are saying is give peace a chance All we are saying is give peace a chance
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak