Antzerkiaz baliatuta, historian barrena egin dute bidaia Ermualdeko indusketetan

2018-07-12
Aurtengoa indusketa arkeologikoen hirugarren kanpaina da. Hiru urte hauetan Ermuko Andra Mari elizaren kronologia aurkitu dute. Orotara hiru eliza desberdin egon dira egungo santutegia aurkitzen den leku berdinean. Nekropoli bat ere aurkitu dute bertan. Ekainean ekin zioten Ermualdeko indusketa arkeologikoetara bisita gidatu antzeztuak eskaintzen. LogroƱoko SAPO producciones antzerki taldeko aktoreak inguru arkitektonikoko historia kontatzeaz arduratzen dira, historia ere barreen bitartez kontatu daitekeela demostratuz. Bisita gidatuak euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen dituzte, beti arratsaldeko 19:30etan. Hauek dira hurrengo datak: Uztailak 14 (euskaraz) Uztailak 15 (gaztelaniaz) Uztailak 21 (gaztelaniaz) Uztailak 22 (euskaraz)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak