Areatzako Herri Ondarea 2017

2018-01-15
Areatza (Bizkaia) herrian toponimia ikerketa egin da eta artxiboetatik lortutako toponimoen zerrendea herriko lekukoekin kontrastau da, ahozko grabazinoen bidez. Guztira hogeta hamar ordu batu dira, eta bederatzi lekukok hartu dabe parte. Toponimoen gainekoak ezeze, herriko ondareari buruzko informazino ugari eta aberatsa batu da. Besteak beste: artzain eta ikazginen bizimodua, baso-lanak, herriko bizimodua, balnearioa eta beraneanteak... Bideo honetan, Areatzako lekukoei grabautako pasarteak erakusten dira, bai toponimiaren gainekoak zein bizimoduari buruzkoak. ▪ Herri ondareari buruzko webgunea: http://herriondarea.eus/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak