www.berria.eus | Bederatzi gazte, zortzi egunez, euskara hutsean. Horretan datza Gaztealdiak. Azaroaren 12an hasi zen, eta 'Euskaraz biziko gara' lelopean, azaroaren 19ra arte euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute parte hartzaileek. Haiekin hitz egin du BERRIAk, ariketaren lehen egunen nondik norakoak eta izan dituzten bizipen interesgarriak jasoz.