Oroimeneko portua (Mikel Urdangarin)

2018-11-24
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=Vm5T5Xnj_RI Joseba Sarrionandiaren poesia musikatuta egindako abestien bilduma da Gure Oroitzapenak. 2018an Elkarrek argitaratua. Bilduma horren baitan dago 'Oroimeneko portua' abestia Xanperen Koba Studioetan grabatua. Musika: Mikel Urdangarin Hitzak: Joseba Sarrionandia http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music #saveyourinternet Ifar aldeko portu zaharra ekar dezagun kantara: kale bustien sentimendua, edalontzien ikara. Marinelen hitz arrotzak baina ginebra onaren dirdira, gau biluzia sartzen zitzaigun begi zabalen ninira. Gau erdiaren eremuetan laban ahoak aidera: izar isilen argi azpian odol beroa lurrera. Txanpon berriez erosi eta amodioen jokora, ohe estutan etzuten ginen itsas lamien altzora. Kanta lizunen alegrantzia, akordeoien tristura: ez gara egundo, ai, itzuliko oroimeneko portura.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak