ESNE BELTZA - Ni (Disko osoa / Full album)

2018-12-14
Ezustekoak lehen segundutik! Esne Beltzaren Ni berria, hala deskribatuko nuke nik. Ezustekoak lehen segundutik. Introarekin hasi orduko konturatzen zara Esne hau ia ez dela hain Beltza. Eta kontuz! Esne Beltza zerbait izan bada, koloretsua izan da. Mestizoa. Kultura, hizkuntza, soinu eta ideietan mestizo eta koloretsua. Solanoren taldea irabiatzaile bat da. Soinu zurrunbiloa. Osagairik kontrajarrienak disoluzio berrietan erakusten dituen laborategia. Berriz ere kromatiko jarrita, Beltza, kolore absentzia bada eta zuria berriz denen batura, Esne hau pantone ilunetatik urrun dago. Orainarte ikusi gabeko beste tonu batzuk erakusten ditu zazpigarren ahalegin honetan. Mura Masa. Steve Aoki, Marshmello eta halakoekin hasten bait da eta, nola ez?, Auntxa edo Egañazpirekin bukatzen hamar abestiko ibilbidea egin odoren. Tartean rock kantu pare bat, reggae-ak eta Esne Beltzaren betiko kantuak -inoiz baino gutxiago?- baina Etzakit eta R.I.P.i egindako omenaldiak. Kantinkada bat kolaborazio. Hori taldearen ezaugarrietako bat da. Hitzak, Esne Beltzaren unibertso politiko eta sozialean, beti bezain zuzen. Baina poetiko ere bai. Eta inor gutxik gainditu dezake Esne Beltza honetan: Zuzenekoetan oso ondo joko duten kantu sorta berriz ere bata bestearen jarraian. Esne Beltza-ren 2018ko Ni-a. Lehengo lepotik burua, baina beste bihotz baten esanetara. ----------------------------------------------------- ¡Sorpresas inesperadas desde el primer segundo! El nuevo Ni (Yo) de Esne Beltza, así lo describiría yo. Sorpresas inesperadas desde el primer segundo. En cuanto comienzas con la intro te das cuenta de que este Esne quizá no sea tan Beltza (Negro). ¡Y cuidado! Porque si algo ha sido Esne Beltza, es un grupo colorido. Mestizo. Colorido y mestizo en cuanto a cultura, lenguaje, sonido e ideas. La banda de Solano es un instrumento diseñado para mezclar. Un torbellino de sonido. Un laboratorio capaz de crear soluciones con los ingredientes más contrapuestos. Llevándolo al modo cromático otra vez, si Beltza (Negro) es la ausencia de color y el blanco en cambio la suma de todos ellos, este Esne se encuentra muy alejado de los pantones oscuros. En este séptimo intento muestra algunos tonos que no habíamos visto hasta ahora, porque comienza con Mura Masa, Steve Aoki, Marshmello… Y termina con Auntxa o Egañazpi después de realizar un recorrido de diez canciones. Entre medias un par de canciones de rock, reggae y canciones de Esne Beltza de siempre –¿menos que nunca?- pero con homenajes a Etzakit y R.I.P. Muchas colaboraciones. Esa es una de las características de la banda. Palabras. Siempre directas, provenientes del universo social y político de Esne Beltza. Pero también llenas de poesía. Pocos podrán superar hoy en día a este grupo cuando comiencen a tocar sus canciones, una detrás de otra, en directo. El Ni (Yo) de Esne Beltza de 2018. Fieles a su estilo, pero a las órdenes de otro corazón. Joseina Etxeberria
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
urtea
166