Askatasunaren besoetan (Xabi Solano)

2022-06-18
Bideo originala: https://youtu.be/OTv-cZX0_co Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 “Askatasunaren besoetan” bideo hau Hernanin grabatu zen Balu.Art-en ekimen batean. Irudiak baliatu ditugu liburu honen aurkezpena egiteko: Xabi Solano Maiza “Trikitixa liburua III” Xabi Solano Maiza trikitilariaren metodo didaktikoaren 3. partea plazaratu dute 5GORAk eta Elkarrek. Bildumari jarraituz, liburu-cd honek honako hauek biltzen ditu: herrikoi kutsuko 8 doinu eta Xabi Solanoren beraren beste 13 piezen partiturak, bai solfeorako bai sistema zifraturako, gehi argazki bilduma eder bat. Gure buruaren kontra Egiten dugu sarri Gure ekintzak bailira Lotsaren ezaugarri Guk ez dugu gerrarik eraman Guri gerra ezarri digute Askatasunaren besoetan Bakean bizi nahi genuke Mendeak atzera joan Eta ulertu ondo Zenbat liskar izan dugu Gerra, eta gerra ondo Guk ez dugu gerrarik eraman Guri gerra ezarri digute Askatasunaren besoetan Bakean bizi nahi genuke Konplejuz beteta gaude Beti kanpora beha Bestearena bailitzan Gureak baino hobea Guk ez dugu gerrarik eraman Guri gerra ezarri digute Askatasunaren besoetan Bakean bizi nahi genuke Hau den moduan gabiltza Dena askatu mesedez Ta izateko eskubideak Gurea dugu berez Guk ez dugu gerrarik eraman Guri gerra ezarri digute Askatasunaren besoetan Bakean bizi nahi genuke http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak