Zientzialari 72 - Ibon Uriarte: “Planktona berreskuratzen ari da Euskal Herriko estuarioetan”

2017-05-24
Itsaso, ibai zein lakuetan bizi den organismo txikien multzoa da planktona. Bizidun hauek berebiziko funtzioa betetzen dute ekosisteman. Batetik, kate trofikoaren oinarrietako bat dira eta, bestetik, atmosferan dagoen CO2 soberakina xurgatu eta klima erregulatzaile eginkizuna betetzen dute. Gai honen inguruan sakontzeko UPV/EHUko Ingurumen Zientziateko irakaslea den Ibon Uriarterekin izan gara. Bere ustez, Euskal Herriko itsadarrak leku aproposak dira espezie hauen bilakaera aztertzeko. Zientzialari izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Zientziari buruzko informazio gehiago topa dezakezu euskaraz zientziakaiera.eus/ orrialdean.