2023ko Argia Sarien ekitaldia osorik

2023-01-30
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2023ko Argia Sariak. Sei sari izan dira: ikus-entzunezko saria Karpeta Urdinak dokumentalari eman zaio, prentsa saria Zugazart iritzi tirei, entzunezko saria (Min)bizi podkastari, Internet saria euskal Mastodon komunitateei, kanpaina saria Azterketak Euskaraz kolektiboari, eta merezimenduzko saria Oihana Goirienari. Ehundik gora lagun bildu dira Usurbilgo Atxega Jauregiko ekitaldian. http://www.argia.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak