Zientzialari 54 - Txelo Ruiz: “Robot kolaboratiboak pertsonen sentimenduak irakurriko dituzte”

2016-08-08
Zer da robotika kolaboratiboa? Non aurki ditzakegu robot kolaboratiboak? Txelo Ruiz RSAIT taldeko ikertzaileak (UPV/EHU) robotek gure gizartean izan duten, duten eta izango duten eginkizunen berri eman digu. Bere esanetan, geroz eta arruntagoa izango da hauekin topo egitea eta gizarteko hainbat sektoreetan gainera. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.