ALTZOA Eibarko emakume alargunen elkartea | 25 urte

2022-11-10
Eguaztenean aurkeztu zuen Altzoa Eibarko Alargunen Elkarteak zapaturako antolatu duen ate irekien jardunaldia. “Euskadiko Emakume Alargunen Elkarteen Federazioaren (IEF) Lorpenak eta erronkak” izenburuko saioa Coliseon egingo da, 10:00etatik aurrera. Eibarko Altzoa elkartearen 27. urteurrena ospatzeaz gain, orain dela gutxi hil den federazioaren lehendakaria, Maite Bilbao omenduko dute ekitaldian. Jardunaldia mahaiaren aurkezpenarekin hasiko da eta jarraian egingo dute omenaldia. 11:30ean antzerki emanaldia eskainiko dute eta, zerbait jateko atsedenaldiaren ondoren, mahai-ingurua hasiko da (12:20ak aldera). Galderak egin eta eztabaidarako tartea zabalduko da ondoren eta 13:30ean amaituko da ekitaldia. Bazkari eta dantzaldiarekin itxiko dute egitaraua, Unzaga hotelean. #Altzoa #Eibar #eibarETAKITTO
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak