Sareren Izan Bidea egitasmoko agerraldia

2020-10-03
Irutxulo.hitza.eus | Sarek deituta, ehundaka herritar ‘650 tontor’ egitasmoan parte hartzekoak ziren asteburu honetan, Euskal Herri osoko mendi tontorretara igoaz. Ordea, eguraldi txarra dela eta, egitasmoa bertan behera utzi dute, baina agerraldia egin du Sarek Ibaetako frontoian. Hain justu, urriaren 24an, Donostian, presoen etxeratzearen aldeko manifestazioa egingo dutela iragarri dute, baita Kontxako hondartzan mosaiko erraldoia ere. Bestalde, argazki jendetsua egin dute frontoian, hiru mendi tontor irudikatuz, ‘650 tontor’ egitasmoari keinu eginez. Era berean, Euskal Herriko herri guztietako plazetan argazki jendetsuak egiteko deia zabaldu dute, eta egunean zehar jasotzen joango dira.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak